XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAGARPENA, Usurbilgo Hiriaren Antolaketarako Plan Orokorreko Zati batzuk, hau da, 23 eta 17 Poligonoak, Aldatzeko espedienteari dagozkionetan, Foru Aldundiko Ahaldun-Kontseiluak 1989.eko martxoaren 21ean hartutako erabakia argitara ematen duena.
Ahaldun-Kontseiluak, 1989.eko martxoaren 21ean egindako batzarrean, honako akordio hau onartu du, bere agintze-zatia hemen ematen dela:
Administrazio bidean behin-betikoa da akordio hau eta, horren aurka, Administrazioarekiko Liskarrauzietara jo aurretik sartu behar den berraztertze errekurtsoa sartu ahal izango da Foru Aldundi T. G. honetako Ahaldun-Kontseiluaren aurrean eta iragarpen hau argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epearen barruan, egokitzat jotako beste legebide batzuk erabil daitezenaren kaltetan gabe.
Epe horrek dirauen bitartean, GHI-264/88-P03-A espedientea agerian egongo da Foru Aldundi T. G. honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan aztertu ahal izateko.
Donostia, 1989.eko apirilak 6. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT DURAN.